XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gastatu samarrak ziren botak.

Han ikusi zuen bota zahar bat.

Jo, eta emakume batzuen ondora bota zuen.

- Zertan ari zara, mutil? - esan zion batek, haserre.

Ez ahal duk begiratzen? Baina Karraspiok ez zion kasorik egin.

Aurrera joan zen.

Bote ustel hura ez zen bere gauza.

- Ez duzu entzuten? Zure amari esango diot, eta orduan entzungo duzu ongi, zaplasteko bero bat!.

Karraspio, lehen, arriskuan egon zen, eta orain berriro ere arriskuan aurkitzen zen.

Egunoroko gauza zuen hura: aitak edo amak zaplasteko bat egunoro eman behar zioten, eta egun hartakoa ere irabazia zuen.

Saltoka, joan zen Karraspio handik.

Beste bide bat hartu zuen, eta kale nagusira joan zen.

Han beti izaten zen zerbait egiteko.

Edo bestela, zerbait harrapatzeko.

Bidean, han aurkitu zuen aitona zahar bat.